Teknologia albisteak

HitzEkin, 2022ko Korrikaren abesti eta leloa

AEK
2021-12-17 : 02:00

Aurkeztu dute hemenKorrikaren 2022ko edizioaren abestia izango dena: HitzEkin. Hitz horiek idatzi ditu Sustrai Colinak, musika egin du Nerea Urbizuk, eta abeslariak dira Urbizu bera, Anari eta Ane Gartzia.

2021ean izen behar zen berez 22. Korrika, baina pandemiagatik atzeratu egin da 2022ra, Amurriotik Donostiara egingo da, martxoaren 31tik apirilaren 10era arte.

Korrikaren leloa, abestiaren izenburua, HitzEkin, honela azaldu dute AEK-ko arduradunek, Korrikaren antolatzaileek: "Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Unea orain da, euskara hitzetik ekintzara pasatzeko unea. Aldekotasunetik konpromisora jo behar da eta konpromisotik eragitera, erakunde orok urrats sendoagoak emateko jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko".

Abestiaren gaineko informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago