Teknologia albisteak

Emakume ijitoen diskriminazioa gure dendetan, bideoan agerian

berriatb
2021-12-09 : 15:01

Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak, Amugek, test bat egin dute azken asteetan, hedabide batzuen konplizitatearekin. Horien artean Berria egon da, eta bideoz grabatu ahal izan dute supermerkatu eta merkataritza guneetan andre ijitoek jasaten duten arrazakeria azaleratzeko.

Bideoz grabatutako 'testing' hau Bizkaian egin dute, teta denden %80tan izan dira jarrera kriminalizatzaileak. Urrian eta azaroan egin dute azterketa, Bilbon eta beste zazpi herritan, hamabost supermerkatutan eta bost merkataritza gunetan —lau eta sei denda artean—: bi boluntario ijito eta bi zuri joan dira hainbat dendatara erosketak egitera, aldi berean, bikoteek jasotako tratua alderatu ahal izateko; behatzaileak izan dituzte lekuko, eta bideoan grabatu dituzte bisitak.

Berria behatzaile eta kolaboratzaile izan zen kasuan, bideo honetan jasotakoan, besteetan gertatu zen gauza bera izann zen. Irudiak aski argiak dira, berez esplikatzen dute egoera. Bideoan parte hartu duten ijitoen testigantzak ageri dira baita ere bideoa. Ikus-entzunezko hau erreportaiarekin lagundu du Berriak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago