Teknologia albisteak

'Kuikui': Pirritx, Porrotx eta Marimototsen proiektu berria

katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots
2021-11-28 : 17:00

Miren Amurizak idatzitako eta Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok osatzen duten IRRIMARRA bikoteak ilustratutako ipuinak dira Kuikui. Era berean, proposamenak 12 abestiz osatutako disko bat dauka bere baitan. Argitu dutenez, «horietako bost grabatu berriak» dira. Abesti guztiekin «istorio bat osatu dute txorien kantuak, hizkuntzak, baloreak eta koloreak ardatz dituena».

Ikus-entzunezkoari dagokionez, 'Kuikui' ipuina abesti bihurtu dute, Xabier Zabalak egindako musika konposizioarekin eta pailazoen ahotsekin grabatuta, eta bideoklip bihurtuta, IRRIMARRAk egindako ilustrazio animatuekin. Abestia bezala sare sozialetan zabalduko den ipuin animatua ere egin dute.

Diskoak jasotzen duen beste abesti bat 'Txoria nintzela' da; Joxan Ormazabalek sortutako olerkiarekin eta Imanol Urbietak konposatutako musikarekin grabatua. Abesti honen bideoklipa grabatu dute eta hau ere sare sozialetan zabalduko dute.

Erantzun

Sartu