Teknologia albisteak

Hedoi Etxarteren 'Sortaldekoak' liburuak musika klipa du aurrerapen: Zerua eta sua

Hedoi Etxarte
2021-09-30 : 12:00

Sortaldekoak liburua argitaratu du aste honetan Susak, Hedoi Etxarteren olerki liburu berria. Sustapenerako, edo gustoz, aurrerapeneko bideoklipa ekoitzi diote Etxartek eta lagunek: Zerua eta Sua. Konposizioa da Etxarterena berarena; ekoizpena Ion Celestino eta Moisés Berdoncesena, ahotsa jarri du Amaia Espinosak.

Hitzen moldaketan Etxaerek dio sartu dituela Bertolt Brecht, Friedrich Nietzsche, Ingeborg Bachmann, Subcomandante Marcos, Ezra Pound, Edith Piaf, Antonio Gramsci, San Juan de la Cruz, eta Assata Shakur. Bideoa da Arriguri bideogintzaren lan bat. Hedoi Etxarte eta Xalba Ramírezen ideia baten gainean. Lana diruz lagundu dute Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta Nafarroako Gobernuak.

Erantzun

Sartu