Fitxak formatu digitalera pasa eta interaktibo egiteko webgunea da LiveWorkSheets. Lan koadernoa nola sortu eta ikasleei nola bidali erakusten du tutorial honek. Honez gain, ikasle bakoitzak egindako lana ere ikusteko aukerak zer eskaintzen duen ikusiko dugu.
EducaTIC EUS ikasleekin eta ordenagailuekin lan egitea errazten duen Youtubeko kanala da berau, eta lehendik beste hizkuntza batzuetan bazegoen arren, duela hilabete gutxitik euskaraz ere bada.
Kanalaren helburu nagusia irakasleei ikasgelan erabiltzen diren, edo erabil daitezkeen, IKTen inguruko bideotutorialak eskaintzea da. Hau da, hainbat tresnen funtzionamendua labur eta argi azaltzea, probetxua atera ahal izateko eskolak ematean. Ohikoan asteazkenera argitaratzen dituzte bideoak.
Erantzun
Sartu