Teknologia albisteak

'Irabazi arte' telesaila, emakumezkoak futbolean

Irutxuloko Hitza
2021-09-23 : 12:20

EITBk gazteentzako sortu duen azken telesaila da 'Irabazi arte', eta emakumeen futbola du hizpide. Zinemaldian aurkezten ari dira lehenengo atala, eta 2022aren hasieran ikusi ahal izango da ETB1 katean. Sua Enparantza aktore donostiarra da protagonistetako bat eta Irutxuloko Hitzak elkarrizketatu du bideo honetan.

Arene (Sua Enparantza) Bartzelonan bizi den nerabea da. Futbolean jokatzea du gustuko neskatoak. Bere ama istripu batean hil ostean, aitak jaioterrira itzultzea erabakiko du. Une horretatik aurrera, bizitza berri batera egokitu beharko du Arenek. Aitonarekin bizitzen ikasi beharko du eta lagun berriak ere egin beharko ditu. Hau guzti hau, amaren galera gainditzen saiatzen den bitartean gainera. Baina, batez ere, Arenek denen aurreiritzien aurka kementsu borrokatu beharko du emakumezkoen futbol talde bat sortu ahal izateko, herrian inoiz izan den lehenbizikoa.

Erantzun

Sartu