Teknologia albisteak

Raperu: Aupa aita

P DE RAPERU
2021-08-03 : 12:59

Peru del Hoyo da Raperu, eta abesti honetako aita, bere aita zena da, Kepa del Hoyo euskal presoa, espetxean hil zena 2017ko uztailean. 19 urte zeramatzan espetxean Kepak, eta Peru semeak han baizik ez zuen ezagutu (hilabeteko haurra zen espetxeratu zutenean).

Iaz, aita hil eta hiru urtera, bidali gabeko azken gutuna idatzi zion Peru del Hoyok eta aurten musikatu egin du (Ander Garitasen basearekin), eta irudiz bideo bihurtu ere (BTFs prod taldearen laguntzaz).

Kepa del Hoyo presoaren heriotza «heriotza natural» gisa definitu zuen espetxe-agintaritzak, bihotzeko haustura baten ondorioz. Baina txosten anatomiko eta patologikoak eta aurreko egunetako ebakuntza medikoak aztertuta, familiaren medikuek ondorioztatu zuten bost egun lehenago bihotzekoa izan zuela eta gaizki diagnostikatu zela antsietate eraso gisa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago