Uztailaren 12an epaituko dute Naia Zuriarrain, 13/13 sumarioan (euskal presoen abokatuen kontrako auzia). 2010ean egindako sarekada bat du oinarri auziak, eta hartan Zuriarrain eta beste bedertzi lagun atxilotu zituzten. Zuriarrain bost egunez egon zen inkomunikatuta Guardia Zibilaren eskuetan eta tortura latzak jasan zituen. Tortura egun haiei buruz hitz egin du Zuriarrainek bideo honetan.
Madrilen Auzitegi Nazionalean egingo den epaiketan Fiskaltzak 7 eta 19 urte arteko kartzela-zigorrak eskatzen ditu auzipetuentzat. Euren atxiloketarekin ezker abertzalearen estrategia aldaketa zapuztu nahi izan zutela salatu dute zortziek. Uztailaren 10ean Donostian eta Bilbon egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute auzipetuak.
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu