Teknologia albisteak

Tatxers boladako taldearen bideo berria, Urte kontua

tatxers
2021-06-28 : 20:00

Tatxers taldea boladan dagoen euskal taldeetako bat da une honetan. Hemen beren azken bideoa, "Urte kontua". Iruñean 2018an biltzen hasi zen taldea da, taldekideek proiektu musikal ezberdinak izan dituzte aurretik eta behin hauek amaituta talde berri honetan lan egiten murgildu ziren. Influentzia anitzetako taldea da; post-punketik mod estilotik pasatuz eta Oi!-ean amaituz.

2020an argitaratu zuten haien lehenengo lana “Garaipen kutrea” deiturikoa. Iaz baita ere “Kaosa Euskal Herrian” bilduman parte hartu zuten abesti batekin eta duela aste batzuk EP berria kaleratu dute; “Hiruzpalau amets larri”. Hortik kanta hau.

Erantzun

Sartu