Etorkizun inperfektuak, utopia eta distopia kolapsoaren ondoren nola izango dira? Zein etorkizun eta zein proiektu ditugu bistan etorkizun posible horietan? Nola pentsatzen dugu etzi izango garena? Galdera horiek eta beste batzuk erantzun dituzte Ane Abarrategik eta Beñat Irasuegik solasaldi honetan.
Ane Abarretegi Tipi kooperatibako koordinatzailea da eta bere ibilbide profesionala gizarte-berrikuntzako proiektu hibridoei lotuta dago, esparru eta diziplina desberdinen arteko elkargunean kokatuta. Beñat Irasuegi Talaios kooperatibako langilea, teknologia, ekonomia eta etorkizuneko proiektuak gurutzatzen diren espazioetan egiten du lan.
Abarretegik eta Irasuegik, utopia eta distopia gaiak oinarri hartuta, hainbat galderen bidez, etorkizuneko errealitatearako zenbait klabe argitzen saiatu ziren solasaldian, berrogeita hamar minututan. Antolatzailea Iratzar Fundazioa izan da, eta Iratzar Kafeak solasaldi sortan kokatu da elkarrizketa.
Erantzun
Sartu