Teknologia albisteak

Iruñeko Udal Ikastolaren jatorria, ikusentzunezko batean

Cultura Navarra
2021-04-01 : 20:00

Iruñeko Udal Ikastolaren jatorria eta historia kontatzen ditu ikus-entzunezko honek. 1977an, sortu zenean, legaltasunaren ertz-ertzean eta ekintzailetza bidez jaio zen ikastola publikoa Nafarroako hiriburuan, eta horixe kontatzen du dokumental labur honek. Izaera pribatuko ikastolak ziren euskaraz ikasteko aukera bakarra, eta guraso batzuek San Fermin ikastolatik irten eta planto egin zuten, heziketa publikoa eta euskarazkoa behar zutelakoan beraien haurrek.

Bideoak orduko protagonisten testigantzak biltzen ditu: gurasoak, irakasleak, ikasleak eta politikariak. Lan eta gogo handiz lagundu zuten guztiek euskarazko irakaskuntza publikoa ezartzen eta hedatzen. 2021 honetan hiru ikastetxek osatzen dute Iruñeko Ikastola Publikoa: Amaiur, Axular eta Hegoaldek.

.

Erantzun

Sartu