Teknologia albisteak

'Egunkaria'-ko langileak 'Sisiforen paperak' antzezlana ikusteko elkartu dira

berriatb
2021-03-30 : 15:00

Euskaldunon Egunkariaren itxieraren kasuan libreki inspiratutako lan bat da Sisiforen Paperak antzerki-lana. Harkaitz Canok idatzi du, eta Fernando Bernues dramaturgoak zuzendua. Iaz estreinatu zen, eta antzokietan ari da ordudanik. Hala ere, aste honetan emanaldi berezia izan du lanak: Antzezlana ikusteko elkartu dira 'Egunkaria'-ko langileak, BERRIAko lankide eta langile ohiekin batera. Hunkigarria izan da emanaldia eta bideo honetan Berriak bildu du bizitakoa; azkenean aktore zein kazetari eta langileen adierazpenak biltzen direlarik.

Kazetaritzari egindako omenaldia da Sisiforen Paperak, modu bidegabean itxiarazi dituzten hedabide guztiei eskainia.

Erantzun

Sartu