Teknologia albisteak

Klik! web seriea, kontzientziatzeko animazio laburrak

Bira Produkzioak
2021-03-30 : 19:00

Alternatiba sozio-ekonomiko berri, sustengarri eta integratzaileak sustatzeko ekimena da Klik! web-seriea, Hernanin kokatutako animazioko ikus-entzunezkoa. 3 minutuko 5 atalek osatuko dute web-seriea, eta bertan, umorea eta pop kulturako elementuak erabiliz, alternatiba sozio-ekonomikoak planteatu eta gai hauen inguruko hausnarketa sustatzea izan da helburua. Protagonistak, Nekane eta Gurutz dira, animazioko pertsonaia hernaniarrak.

Hemen itsatsitakoa 3. atala da baina Youtuben daukazue sorta osoa. Bira Produkzioak ekoiztetxeak egin ditu atal hauek.

Erantzun

Sartu