Teknologia albisteak

"Aurrera egin badugu", Jaizkibel konpainiaren dokumentala

Jaizkibel Konpainia
2021-03-19 : 23:00

Hiri batzuetan emanaldiak egin ondoren, sarean libre ikusteko moduan (hemen ere bai, beraz) utzi dute "Aurrera egin badugu" dokumentala.

Hondarribiko Alardean berdintasuna bultzatu duen Jaizkibel konpainiaren bizipenen inguruko dokumentala da. Elkarrizketa batzuk dira ardatz, alde batean, Jaizkibeleko hiru kide: Arantxa Urretabizkaia, Jaime Altuna eta Oihana Etxebarrieta. Beste aldean, beste hiru lagun: Garbiñe Biurrun epailea, Kattalin Miner idazlea eta Itziar Ituño aktorea. Dokumentala Julen Hernandez Esnaolak zuzendu du, eta Jaizkibel konpainiak berak ekoiztu du. «Aurrera egin badugu urte hauetan, berdintasunaren aldeko borrokalariei esker izan da. Elkarrengandik ikasi dugu, eta elkar babestuz egin dugu aurrera. Hori guztia biltzen saiatu gara dokumentalean», kontatu dute konpainiako kideek, dokumentalaren zioa azalduz.

Erantzun

Sartu