Literaturari buruz sarean dagoen guztia, Imanol Epelderen eskutik
2021-02-01 10:00
Lau minututan Imanol Epeldek errepaso bikaina egiten dio sarean aurki daitekeen euskal literaturako baliabide mordorari. Erreferentziazko katedrala,
Armiarma. Albisteekin jakitun egoteko,
Hitzen Uberan eta
111 akademia. Entzunezko pasarteak,
Xerezaderen Artxiboa podcasta,
Etxegiroan ipuin eta audio-liburuak, eta
Aittu.eus, idazleen ahotsa entzuteko, gehi
Etxepare Rap, Epeldek berak flow handiarekin rap bihurtutako literatura klasikoa. Liburu elektronikoaren alorrean,
Booktegi eta
Susaren katalogoa. Telebistan,
Artefaktua eta Nahieraren aurki ditzakezun
Sautrela zaharrak ahaztu gabe. Ekimen sustatzaileak:
Idazleak ikastetxeetan programa,
Galtzagorri elkartearen ideiak,
Urruzunotarrak gazteen idazlanak sustatzeko, eta
ELK kanona Nafarroatik.
Erantzunak kargatzen...