Teknologia albisteak

Guraso Gara!, euskararen transmisiorako gako positibo batzuk

Oarsoarrak Komunitatea
2021-01-28 : 09:10

Oarsoarrak Euskarazko Komunitateak zenbait bideo argitaratu ditu azken aldi honetan. Guraso Gara izenburua duen honek gurasoei hizkuntzari buruzko hausnarketa eragitea du helburua. Seme-alaben euskara ikasteko prozesuan, eta, ikasita gero, euskarazko ohiturak finka ditzaten positiboki nola eragin dezaketen azaltzea, alegia. Oarsoarrak ekimena Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bultzatzen du. Errenteriak, Lezok, Oiartzunek eta Pasaiak osatzen duten eskualdean euskaraz biziko den, euskararen aldeko apustua egingo duten gizon-emakumeen komunitatea saretzea du helburu ekimenak. Bakoitzak bere errealitatetik eta ahalmenetatik euskararen aldeko konpromisoa hartzea bilatzen du.

Erantzun

Sartu