Teknologia albisteak

'Bella' ekaitzaren olatuak, 8 metrotik gorakoak

Irutxuloko Hitza
2021-01-01 : 09:00

2020. urtea Bella ekaitzaren bisitarekin agurtu genuen euskal kostaldean. Bideeoan, Irutxuloko Hitzak Donostian grabatutakoak, zortzi metrotik gorako olatuak Pasealeku Berrian.

ETBren beste bideo honetan ekaitzak Zarautzen egindako triskantzak nabari dira. Zulo handiak egin ditu itsasertzeko azpiegituretan.

Orioko barran (Aiako udalerriko lurretan izatez) Zarauzko arraunlari bat, ariketa fisikoa egiten ari zena, harrapatu zuen olatuak eta metro batzuk beherago bota. Larriak izan ziren zauriak, baina ospitalera eraman ahal izan zuten. Zarauzko arraun talde osoa ari omen zen ariketa egiten, Karkararen arabera. Honako bideo honetan ikus daiteke istripu hori.

Erantzun

Sartu