Baionako Bernat Etxepare Lizeoko 2Pro animazio sailak, Hazparneko Ezkia ikastolak eta Iholdiko Goxa-Leku zahar etxeak, belaunaldien arteko proiektu bati ekin diote Covid-19aren garai honetan. "Elkarrekin mugak gaindituz" du izena ekimenak.
Etxepare Lizeoko ikasleak Hazparneko ikastolara joan dira eta bertako haurrek letra batzuk idatzi dituzte ondotik Iholdiko zahar etxera eramanak izateko. Adineko pertsonentzat opariak ere prestatzea erabaki dute. Hortik landa elkar ezagutzeko bideak jorratu dituzte, eta bideoa egin dute hau guztiai azaltzeko.
Erantzun
Sartu