Covid-19aren sintomak luze irauten dute kasu batzuetan: nekea, arnasa hartzeko zailtasuna... Hori pairatzen duten pertsonek PCR probetan "negatibo" ematen dute, baina gaixorik sentitzen dira, ez daude ondo. Antolatzen hasita daude, elkarren berri izateko, aitortza bat aldarrikatzeko, zenbat diren jakiteko, arreta jarraitua jasotzeko eta kriterioak bateratu ditzaten eskatzeko. Gaixotasunaren alderdi honetaz ilustratzen gaitu Ana Galarraga Elhuyarko dibulgatzaileak bideo honetan.
Erantzun
Sartu