Teknologia albisteak

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua

berriatb
2020-08-27 : 13:00

«Euskaraz hitz egingo duen» Jaurlaritza bat eskatu dute 350 kazetarik baino gehiagok. «Berdintasun defizit bat zuzentzeko helburuarekin» sailburu eta arduradun euskaldunak izendatzeko eskea egin diote «datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari», Donostian egindako agerraldian. Nabarmendu dute arduradunen «betebeharra» dela informazioa eta zehaztasunak euskaraz ematea, baita kazetarien galderei euskaraz erantzutea ere.

Euskal Herri osoko komunikabideetako kazetari euskaldunek izenpetu dute Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua, eta atzo goizean aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak eta Maite Artola Euskadi Irratiko esatariak.

Ekitaldiko bideoa eta albistea Berria bidez jasoa.

Erantzun

Sartu