Teknologia albisteak

Euskara eta txinera lotzen dituzten 5 antzekotasun

Euskaraz Mintzo
2020-08-23 : 09:24

Dylan Inglis euskaldun devondarrak kanala ireki berri du Youtuben, Euskaraz Mintzo. Twitterreko bere kontuan aipatzen zuenez, euskararen inguruko gaiak aipatu nahi ditu, bereziki, bere bideo-blog berrian, ingelesezko azpidatziekin. Duela egun gutxi argitaratu du bere lehenengo bideoa, non euskararen eta txineraren arteko antzekotasunak aipatzen dizkigun. Horrela aurkeztu du bere bideoa: "Nik euskara eta txinera atzerri-hizkuntza ikasi ditut. Bideo honetan, bidean topatu ditudan hizkuntza bi hauen arteko antzekotasun batzuk partekatu nahi dizkizuet". Albiste ona euskal internautontzat, Dylanena bezalako ahots gazte eta artista bat sarean izatea, Twitterren zein Youtuben. Badakizue, jarraitu ezazue!

Erantzun

Sartu