Teknologia albisteak

Irulegiko duela 2000 urteko baskoiak

berriatb
2020-07-10 : 13:00

Aranguren ibarreko Irulegi herri gotortuan arkeologia kanpaina bukatu berri dute, eta emaitza inportanteen berri eman dute. Bertan Erromatarren aurreko baskoiak bizi izan ziren duela 2.700 eta 2.000urte arean, eta aurten haurtxo baten (jaioberri edo jaio aurretik hila, ezin zehaztu) hezurrak topatu dituzte. Haurraren arrastoak 2.400 urte zahar izan daitezke, eta kontserbatu badira izan da bere inguruko eraikina bertan behera etorri zelako, suntsituta, duela 2.000 urte inguru. Garai hori lotzen da Pompeio jeneralak Iberian egin zituen gerra zibil erromatarren aroarekin, baina ez dago argi baskoien posizioa zein izan zen gatazka horietan. Informazio gehiago Argian.

Erantzun

Sartu