Irrien Lagunak klubetik, Porrotxek Afestta elkartea aurkezten dizue bideo honetan. Tourette sindromea dutenen bilgunea da Afestta, Euskadiko Tourette Sindromea eta bestelako trastornoen familia elkartea. Tourette sindromea gaixotasun arraroa da. sintoma konplexuak dituzte trastorno neurologiko hau dutenek, batez ere keinuak; kurrinkak egitea, mingaina ateratzea, ingurukoen hitzak errepikatzea, begiekin keinuak egitea... Tolosan hilaren 27an ospatuko den Bizipoza Jaian parte hartuko du Afesttakoek, hemen informazio gehiago.
Erantzun
Sartu