Beasainen Loinatz jaiak ziren egitekoak aste honetan, baina jairik ez dago, pandemiaren egoeragatik. Hala ere, hainbat gazte informalki elkartu dira, eta jaien hasiera moduko bat egin dute. Bideoz grabatutako sekuentzia hau biralki zabaldu da eta kritika latzak eragin ditu Beasaingo gazte hauen kontra. Gertaeran herriko zinegotzi batek ere parte hartu zuela jakin da, eta dimisioa aurkeztu du lotsatuta.
Erantzun
Sartu