‘LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian’ dokumentala, sarean ikusgai dago osorik. Lourdes 'Lou' Olangua 1980ko hamarkadan euskal rockak izan zuen aurrenetariko emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, Ok Korral edota Las lagartas taldeetako abeslaria izan zen Lou. Behar baino gazteago hil zen gaixotasunez 2013an, 52 urte zituela, eta bere bizitza eta musika jaso zuten 2018an dokumental honetan, hiru autoreren artean: Andrea Lopetegi, Izotz Barrio eta Usua Garin. Orain sarean ikus dezakegu osorik.
Erantzun
Sartu