Teknologia albisteak

Euskararen aurkako PPren bideoak

berriatb
2020-01-24 : 09:00

PP alderdiak euskararen erabileraren kontrako bideoak plazaratu ditu sare sozialetan azken egunetan. Bideo batean, etxeko atarian sartzen da Lorea izeneko pertsonaia, eta han udalaren ohar bat dago. Ura moztuko dutela iragartzen dute. Baina oharra euskara hutsez dago. «EAJ-ren eta PSEren dekretuaren arabera, komunikazioak euskaraz bakarrik egin ahalko dira», salatzen du PPk bideoan. «Loreak ez daki euskaraz, eta, horregatik, ezingo du mozketa aurreikusi». PPkoek, ondoren, «hizkuntza askatasuna» eskatzen dute. Bideoen edukiarekin Berriak egindako muntaketa da hemen goian erakusten duguna.

Erantzun

Sartu