Teknologia albisteak

Ziklometroak 2018 egin da asteburuan, Kilometroak 2018ren alde

kilometroakbideoak
2018-09-19 : 08:33

Urretxu-Zumarraga Ikastolak antolatuta, Gipuzkoako 16 Ikastolaren laguntza izan dugu Ziklometroak proba gauzatzeko, Kilometroak 2018ren barruan egin den ekitaldia. Ahal zen neurrian bidegorri sarea erabiliz, Gipuzkoari bira eman diogu erreleboka pasa den igandean. Urretxu-Zumarraga Ikastolako txirrindulariak goizean goiz abiatuko ziren Legazpiruntz eta, txandan-txandan Gipuzkoako 22 Ikastolatako kideek hartu dute lekukoa egun guztian barrena. Azken erreleboa Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleek eta gurasoek egin zuten.

Erantzun

Sartu