Teknologia albisteak

Sustraiez Blai Jaialdia 2012

Erabiltzailearen aurpegia
2012-10-30 : 18:54

2000. urtetik, urtez urte egin duen bezalaxe, bere jaialdiaren edizio berri bat antolatuko du Sustraiez Blai Kultur Elkarteak. Munduko musiken gaineko jaialdiaren hamabigarren edizio hau datorren azaroaren 10ean ospatuko da Ordizian. Oraingoan ere, aurreko bi urteetan bezalaxe, musika-emanaldiak bi leku ezberdinetan izango dira: alde batetik, Garagartza plazan eta bestetik, merkatuko plaza estalian. Iaz hasitako bideari jarraituz, egun osoan zehar, goizetik hasita, artisautza-azoka ere izango da herriko alde zaharrean.

Musika-festa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, aipatu Garagartza plazan eta bertan A máquina de meter medo talde galiziarra izango da:

Galiziatik datorren A máquina de meter medo hiru gaztek osatzen dute eta ahotsa, dantza eta garai bateko musika-tresna tradizionalak nahasten ditu programazio eta efektu elektronikoekin batera.

Gauean, ekitaldi nagusia izango da, 21:00etatik aurrera, merkatuko plaza nagusian, artista handi hauen eskutik:
SB 2012

  • PALOCORTAO taldea, Cadizetik.
  • Samba Dzanga taldea, Euskal Herritik.
  • 12 Tribu, Euskal Herritik.

Edonola ere, ez da hemen bukatuko egun horretako egitaraua. Izan ere, kontzertu nagusiaren ondoren, inguruko Sugaar tabernan Global Funk DJ. Set proiektua izango baitugu, Makala DJ ezagunak musika jarriko baitu munduan zeharreko bidaia musikala proposatuz.


SARRERA DOAN

Segidan, aipatu taldeei buruzko informazio osatuagoa:

Palocortao (Cadiz)

David de la Chica (ahotsa) eta Diego Pozo (gitarra flamenkoa eta elektrikoa, Los Delinqüentes taldeko kide ohia) 15 urtez exzedentzian egon eta gero, musika-eszenategietara itzuli dira. Beti ondoan eduki izan duten taldearekin batera datoz, saguaren taldearekin, hain zuzen ere (Dani Bigfu –baxua-, Rafa Teto –perkusioa-, Paco Lara –gitarra-, Faé –perkusioa,- eta Alejandro el negro -perkusioa-). 

Urte hauetan ez da ezer aldatu, edo akaso bai. Hainbat denbora musika-munduan eman ondoren, izan duten eskarmentuak edozertarako prest jarri ditu. Sustraiez Blai Jaialdian hori hala den erakutsiko digute.

https://www.facebook.com/pages/Palocortao/102565533154821


Samba Dzanga (Euskal Herria)

Edatearen onomatopeia da Dzanga. Samba Dzanga izenak, beraz, adierazi nahi du sambatik edaten duela taldeak.
Lasai jotzen den samba, familiarra egiten dute, bossa novatik hurbilago dagoena, baina oso musika lasaia izan arren, dantzagarria da oso.
Alain Beltza, Mikel Arriaran, Jon Sanz, Iñaki Noguera, Gontzal Merino eta Koldo Kadierno dira talde osatzen duten musikariak.


12 Tribu (Euskal Herria)

1995ean sortu zen, baina ez gaur egun dauden partaideekin. Urteetan zehar musikari desberdinek hartu baitute parte. Bandak jotzen reggae estiloan ere eboluzio bat egon da, ska, rocksteady eta roots reggaea. Azken hau izanik 12 Tribun finkatu den estiloa.

4 disko eta zuzeneko bat kaleratu ditu taldeak orain arte: "Who's your leader" (1999), "In it together" (2002), "Rebel inna Nazarin Street" (2005), Reggae Gaua - Matadeixe (2011) (zuzenekoa) eta "Freedom Sounds" (2012).
Gaur egun taldea eraberrituta dago taldekide eta abeslari berriarekin: Miren (ahotsa), Txato (bateria) Ladis (baxua), Galo (kitarra), Imanol (teklatua), Oihana (teklatua-koruak), Txar Lee (saxo-koruak), Ekain (saxoa), Etxaniz (tronboia), Ibar (tronpeta-koroak), eta Asier (perkusioa).


http://www.myspace.com/12tribu

Global Funk
Arka! (Kalefonia & Global Funk) eta Makala (Boom Shaka Laka), Euskadi Irratia-ko dj-ek indarrak batu  eta martxan jarritako proiektua da Global Funk izenekoa.
Ordiziako Sugar  tabernan emanaldi paregabea eskaintzeko asmoa dute Sustraiez Blai jaialdiaren aitzakian.

http://www.myspace.com/globalfunkers

Info gehiago, helbide hauetan:
www.sustraiezblai.org
www.myspace.com/sustraiezblai
www.facebook.com/sustraiez.blai
https://www.facebook.com/pages/Sustraiez-Blai-Kultur-Elkartea/168587886589954?ref=hl
https://twitter.com/sustraiezblai#

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago