Teknologia albisteak

Ostiralean, VIII Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
2016-06-01 : 13:55

VIII Euskal Soziolinguistika Jardunaldia izango da datorren ostiralean, ekainaren 3an, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011) izenburupean.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren eta Soziolinguistika Klusterraren artean egindako egitasmoaren emaitza da; azken 30 urteotako euskararen egoera sozialaren azterketa egin da, fokoa jarrita ondorioztatu daitekeen diagnostikotik, etorkizuneko erronkei aurre egiteko bideak asmatzeko helburuarekin.

Xede horrekin, Iñaki Martinez de Luna, Xabier Erize eta Mikel Zalbide soziolinguista ezagunek oinarrizko txostenak idatzi dituzte honako gai zentral hauen inguruan: Euskararen transmisioa eta gaitasuna, Euskal herritarren portaera linguistikoen motibo subjektiboen bilakaera, eta, Mintzajardunaren azken urteotako bilakaera. Hausnartu eta eztabaida plazaratzeaz gain, egile guztiek planteatu dituzte etorkizuneko erronkei aurre egiteko hainbat proposamen.

Txosten horiei iruzkin-artikuluak egin dizkiete hainbat adituk, eta horiek guztiak izango dira euren VIII Euskal Soziolinguistika jardunaldian. Lan horiek guztiak argitaratuko dira BAT Soziolinguistika Aldizkarian urtea amaitu baino lehen.

Honakoa izango da jardunadiaren egitaraua:

  • 08:45. Dokumentazioaren banaketa
  • 09:00. Harrera-ekitaldia
  • 09:15. Sarrera-hitzaldia. Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
  • 09:30. Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak
    • Aurkezpena: Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista).
    • Mahai-ingurua: Iñaki Iurrebaso (soziolinguista), Patxi Juaristi (EHUko irakaslea) Jon Aizpurua (EJko HPSko Plangintza eta Azterlanetako arduraduna),  Iñaki Martinez de Luna.
  • 10:45. Atseden-kafea
  • 11:15. Euskal herritarren portaera linguistikoen motibo subjektiboen bilakaera (1991-2015), eta aurrera begirako bideak
    • Aurkezpena: Xabier Erize (soziolinguista).
    • Mahai-ingurua:. Jone Miren Hernandez (EHUko irakaslea), Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista), Nekane Arratibel, Asier Irtizar, Joxpi Irastorza (Mondragon Unibertsitatea, HUHEZIko irakasleak) Xabier Erize
  • 12:30Mintzajardunaren azken urteotako bilakaera. Aurrera begirako erronkak
    • Aurkezpena: Mikel Zalbide (soziolinguista).
    • Mahai-ingurua: Olatz Altuna (Soziolinguistika Klusterreko teknikaria), Lionel Joly (Euskaltzaindiko teknikaria), Xabier Aierdi (EHUko irakaslea), Mikel Zalbide.
  • 13:45. Amaiera

 

PARTE HARTZEA DOAKOA DA baina ezinbestekoa da IZEN-EMATEA, HEMEN

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago