Teknologia albisteak

Euskara ikasiz mugikorrentzat aplikazio sorta

Erabiltzailearen aurpegia
2013-11-04 : 12:53

Euskara-ziurtagiriak lortzeko trebatzen ari diren ikasleei zuzendutako aplikazio sorta da eta Android plataformarekin dabiltzan telefono mugikor eta tablet-etatik erabili daiteke.

Erabilera errazekoa, oso intuitiboa da aplikazioetan barrena nabigatzea. Behin sartuta, azterketetan ebaluatzen diren trebetasunak lantzeko proposamenak daude; hala nola, irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamenerako, nahiz eta azken bien kasuan (trebetasun hartzaileak) mintzamen nahiz idazmen probetan jarritako gaiak, azterketetako enuntziatuak azaltzen diren, ariketarik gabe, ezin baita idazlana edota mintzamen ekoizpen bat modu automatikoan zuzendu. Beste trebetasunetako ariketek momentuan zuzentzen dira, modu automatikoan, eta berehala esaten zaio erabiltzaileari zein den lortu duen emaitza.

GooglePlay-n eskuratu daitezke Euskara ikasiz HABE 1. maila eta Euskara ikasiz HABE 2. maila aplikazioak. Erabiltzaileek bi aukera dituzte: bertsio osoak (hamar azterketarekin, 2 euroren truke) edo beta bertsioak (bi azterketarekin, doan). Hona hemen bakoitzerako estekak:

Erantzun

Sartu