Sustatu logoa Teknologia albisteak

50 familia euskaraz olgetan Getxon

sendi
2014-01-14 17:48
Getxoko EGIZU euskara elkarteak, SENDI proiektuaren barruan, bultzatutako ekimenaren laugarren edizioaizango da, oraingoan zortzi talderekin, (horietatik bi gaztelaniaz), San Nikolas ikastolan, eta Zabala eta Romo ikastetxeetan, bi dinamizatzaileren eskutik, hainbat egun eta ordutegiren aukeran. Proiektua 2011n sortu zen, euskaraz mintzatzeko elkartzen diren gurasolagun taldeetako kide batzuek eskatuta, txikienekin, 2 eta 4 urte bitartekoekin, nahiz eta euskaldunak izan, ez zeudelako ohituta euskaraz jolastera, edo baliabideak (liburuak, kantak, jolas-liburuak..) ez zituztelako ezagutzen. Martxan jarri zen Olgetan euskaraz ekimenak guraso horiei lagundu nahi die familien hizkuntza-ohituretan eragiteko eta gurasoak euskararen alde motibatzeko.

Hasieratik partaidetza handia izan da eta oraindik izena emateko aukera dago.

Gaztelaniaz diren taldeetan dinamizatzaileek umeei euskaraz hitz egiten diete, materiala euskaraz dago eta gurasoekin euskara gaztelaniarekin konbinatzen da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu