Teknologia albisteak

"Komikiak ere euskaraz" lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2013-07-02 : 13:04
SAURE argitaletxeak "Komikiak ere euskaraz" lehiaketa antolatu du, euskara eta komikiaren arteko lotura indartu nahian. Euskarazko idazketa bultzatzeko ekimen berri bat abiarazi dugu. Oraingo honetan, lehiaketa bat antolatu nahi du, komikiak eta euskara elkarrekin lotu nahirik. Bertan parte hartzeko baldintza bakarra hauxe da: 14 urte edo gehiago izatea. Testuak euskaraz idatzi beharko dira, on line.

 

Izen-ematea banaka egingo da, ez taldeka, horretarako propio sortutako web orrialdean. Lehiaketaren funtsa, azken batean, komiki batzuei testua jartzea izango da, istorio bat kontatzeko, aurretiaz emandako marrazki batzuez baliatuta. Idazketa-lanaren ondoren, parte-hartzaileei galdetegi bat emango zaie, arlo horretan duten ezagutza-maila ebaluatzeko.

Epaimahaiak gidoiaren originaltasuna, sormena (hitz-jokoak, ironia, irudimena…) eta testuaren gramatikaltasuna hartuko ditu aintzat sariak nori eman ebazteko orduan. 10 lanik onenak egiten dituztenei sari bana emango zaie. Lehenengo saria 300 euro, diploma eta ekomiki bat izango da; bigarrena 200 euro, diploma eta ekomiki bat; hirugarrena 100 euro, diploma eta ekomiki bat; eta laugarrenetik hamargarrenera bitartekoek diploma bana eta ekomiki bana izango dute. Eurotan dauden sariei PFEZa kenduko zaie.

Lehiaketan parte hartzeko epea 2013ko urriaren 18an bukatuko da, gaueko 12etan. Parte hartu nahi izanez gero, sakatu esteka honetan:

http://www.ekomikiak-saria.com

Epaimahaiaren erabakiak http://www.ecomic-experience.com orrialdean jarriko dira, baita parte hartzen duten erakundeen orrialdeetan ere (beraiek hala nahi badute), 2013ko abendutik aurrera.

Animatu zaitezte parte hartzera!

Itziar Mitxelena
SAURE argitaletxeko euskara aholukalaria.

Erantzun

Sartu