Teknologia albisteak

Errenta kanpainan hizkuntza aukeratuz, lorpen kolektibo baten parte izan

Errenta kanpaina une egokia da azken hamarkadetan gizarteak gauzatutako hizkuntza ahalegina konpentsatzeko keinu bat egin dadin: aitorpenaren hizkuntza eta Ogasunarekin harreman hizkuntza aukeratzea.

Gipuzkoako Foru Ogasuneko Saregin langile kolektibotik gonbita luzatzen dugu herritarren hizkuntza gaitasunak balioan jarriz euskara aukeratu dezatela aitorpena egitean eta Ogasunarekiko harreman hizkuntza zehaztean.

Ogasunaren erronka da 2023. urtean Gipuzkoan 100.000 herritarrek Zerga Administrazioarekin harremana euskaraz aukeratuta edukitzea. Hizkuntza aukeraren bidez, herritarrak lorpen kolektibo baten parte izango dira.

Errenta kanpainatik kanpo ere edonoiz aukeratu daiteke hizkuntza:

  • Internetez: Gipuzkoatarian Ogasunarekin harremanetan jartzeko datuetan adieraziz.
  • Aurrez aurre: Ogasuneko bulegoetan edo Aldundiko erregistro zentralean 030 eredua aurkeztuz.

Zerga Administrazioarekin euskaraz arituko den giza talde esanguratsua osatzeaz gain, herritarrak Ogasunari euskaraz zuzentzeak ahalbidetuko du herri langileen artean euskara gero eta gehiago lan hizkuntza izatea.

Erantzun

Sartu