Soziolinguistikaren inguruko ikerketa-lanak sarean ikusgai
HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondoko ikasleen zeregin nagusietako bat izan ohi da gai zehatz baten inguruko sakontze egitasmoa lantzea. Ikasleek aukeratzen dituzte aztergaiak: enpresa/erakunde jakinetako hizkuntza-plangintzak, udalerri jakinetako euskararen egoera, sare sozialak eta hizkuntzak, eleaniztasuna hezkuntzan, motibazioa... Irakasle-adituen laguntza izaten dute ikasleek lana aurrera eramateko.
2014/2015 ikasturteko ikasleen lanak hasi gara webgunean zintzilikatzen. Lanen artean, honako hauek topa ditzakezue, esaterako:
- Euskalgintza eta feminismoaren arteko sinergiak
- Tolosako euskaltegia eta mintzalaguna egitasmoa
- Etxepare Institutuaren irakurletzak atzerriko unibertsitateetan
- Mutrikuko euskararen erabilera datuekin jolasean, eta aurrera begira zer?
Hemen dituzue plazaratu ditugun lan guztiak: http://hiznet.asmoz.org/index.php/ikerketa-lanak
Lan sakonak izaten dira gehienak, eta proiektu zabalago batzuen abiapuntu beste batzuk. Nolanahi den, interesgarriak guztiak. Gai horien inguruko interesa duenak, badu zer irakurria!
Ikastaroaren webgunea hauxe da: http://hiznet.asmoz.org/
Informazio gehiago: hiznet@asmoz.org // Tlf: 943 32 63 98
Erantzunak kargatzen...