Teknologia albisteak

Sabeletik Mundura jaio da

Erabiltzailearen aurpegia
2013-11-04 : 17:32
Sabeletik Mundura proiektua aurkeztera gatoz. Bertan euskaraz haurdunaldi aurrea, haurdunaldia, erditzea, erditze ostea, edoskitzea eta atxikimenduzko hazieraren inguruko informazioa biltzen ari gara. Honako autoreak izan ditugu erreferentziazko: Michel O´dent, Carlos Gonzalez, Laura Gutman, Rosa Jové, Ibone Olza...
Ilusio eta lan handiz sorturiko webgunea da eta egunero elikatuko dugu gai hauen inguruko informazio gehiago sartu edo dagoena eguneratuz.

Bada, guretzat, garrantzitsua den atal bat: Nora Jo gutxinaka haurdunaldia, erditzea eta erditze ostearen inguruan lanean dabiltzanak erraz topatzeko zerrenda osatzen ari gara. Haurdunaldia eta erditze ostea, batez ere, oso une ez egonkorrak izan ohi dira eta komeni zaigun profesionala edo elkartea bilatzea gaur egun oso zaila da.

Arlo hauetan lanean ari bazara, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan eta gustura gehituko zaitugu zerrendara.

Gure jaiotzea oso goxoa izan denez, zuen seme-alabenak ere halakoak izan daitezen nahi dugu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago