Teknologia albisteak
1

Bideo streaming bidez jarraitu Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra

Erabiltzailearen aurpegia
2012-10-04 : 13:51

Aurtengo urriaren 11n Koldo Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena betetzen da. Data garrantzitsu hori gogoratzeko Koldo Mitxelena Katedrak bere III. Biltzarra antolatu du. Biltzarra 2012ko urriaren 8-11 bitartean izango da Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean.

Hitzaldiak zuzenean bideo streaming bidez ere jarraitu ahalko dira.

Biltzarrean, lau egunez, Mitxelenaren jardunean ardatz nagusi izan ziren hizkuntzaren historia eta historiaurrea, eta horiek garatzeko hizkuntza teoria eta filologiaren hainbat alderdi, aztertuko dira Euskal Herrriko eta kanpoko hainbat adituren eskutik.

Sarrera doan da interesatu guztientzat. Gainera, UPV/EHUk aukera askeko kreditu bat aitortuko die biltzarreko hitzaldiak entzuten dituzten ikasleei. Horretarako interesa duten ikasleek biltzarraren lehen egunean, urriaren 8an, izena eman beharko dute fakultateko Areto Nagusiaren sarreran.

Biltzarreko hitzaldiak entzun nahi baina bertara joateko aukerarik ez dutenek zuzenean bideo streaming bidez ikusi ahalko dituzte EHUtb zerbitzuan, helbide honetan:

http://ehutb.ehu.es/es/directo/2.html

Bestalde, Twitterren biltzarraren jarraipena egiteko #kmk3 traola erabiltzea gomendatzen da.

Programa eta gainerako argibideak Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarraren webgunean daude.

KMK III. Biltzarra

Erantzunak

2012-10-11 : 01:07

Bihar ostegunez biltzarreko saioak Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian izango dira (http://bit.ly/SMswCi), ez Letren Fakultatean.

Bestalde, baliteke bertan bideo streaminga zuzenean emateko arazoak izatea.

Erantzun

Sartu