Zeuk nahi duzun neurrian eta kolorean janzteko gaia: Puntutan.com. Jantzi nahi? Puntutan dendak, bertsolaritza, hitzak, esaerak...hizkuntza bera du diseinuak sortzeko abiapuntu. Diseinu bakoitzak, agerian eta ezkutuan ditu mezuak. Puntutanek, hunkitzen gaituzten diseinuekin ikutu nahi zaitugu. Puntuz puntu, puntutan.
Bertsoak, barruak puntuz puntu jazten dituen bezala; puntuz puntu jantzi nahi du, PUNTUTAN dendak azala ere.
Bertsoak, hitzak, esaerak... hizkuntza bera oinarri hartuta sortuko diren diseinuekin marraztuko ditugu erropak. Puntuak harilkatuz koloreztatuko ditugu hitzak.
Bertsolariak, puntuz puntu osatzen dituzte bertsoak. Esaera zahar eta berriek, hitzen harian izkutatzen dituzte puntuak. Jostunak, puntuz puntu harilkatzen ditu ohialak. Puntuz puntu osatuko du, PUNTUTAN dendak, bere bidea.
Bertsozaleak eta lagunak dira PUNTUTAN denda sortu duten Eneko eta Unai. Elkarri puntuak jarriz, josi dute proiektua. Neurri, doinu, kolore eta irudi guztiak izango dira puntutan jarduteko gai.
Erantzun
Sartu