Teknologia albisteak

Zabaldu itzuli da: zabaldu.net

2023-04-19 : 11:22

Euskarazko berri zabaltzailea berriz ere gure artean da, Zabaldu.net, beti ere beta bertsioan. Zentzurik al du horrelako gunea berreskuratzea? Auskalo. 

Hamarkada bat pasa da zabaldu.com sortu zenetik,meneame gunearen euskarazko bertsioa. Horren arrastoak archive.org gunean topa ditzakegu: lehen logoa, lehen albisteak, erabiltzaileen izenak eta php kodea ere eskuragarri dago.

Orain berriz ere gure artean da, izen aldaketa txiki batekin: zabaldu.net. Gunean esaten den moduan, oraindik obretan dago beraz esperimentu bat bezala hasi da. Portadan egotea merkeegia da orain: hiru boto nahikoak dira. Errore mezuak kriptikoak dira, diseinu zaharra mantendu da,... baina oinarrizkoa martxan dabil. Zorte on! 

Erantzun

Sartu