Teknologia albisteak

Alianzok Euskal Quiz atera du, zure udalerriko alkate birtuala bihurtuko zaituen jolasa

Erabiltzailearen aurpegia
2015-06-02 : 11:26

Alianzok Euskal Quiz garatu du, Euskal Herriko hainbat udalerri birtualki konkistatzeko lehiatzea baimentzen duen mugikorrentzako app-a. Jokoaren helburua euskal hiribilduen kultura, gastronomia, historia eta kirolari buruzko galderak zuzen erantzutea da, gehienak asmatuz gero udalerriaren alkate birtuala bihurtu daitezen.

Aplikazioa Google zein Apple plataformentzat dago garatuta. Honez gero aplikazioak Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko 40 hiribildu jasotzen ditu eta bertako interesa duten 600 galdera baino gehiago. Honen funtzionamendua tribialarenaren oso antzekoa da, aurrera egiteko zuzen erantzun behar bait da, baina kontuan izanik beste erabiltzaileen aurka ere lehiatzen dela.

Jokoaren dinamika oso erraza da, jokalari bakoitzak udalerri bat aukeratzen du eta zoriz azaltzen diren 10 galderak erantzuten ditu. Helburua udalerriko galderak zuzen erantzutea da eta horrela bertako alkate birtuala bihurtzea. Modu honetan, jokalaria alkatetza birtualak bereganatzen joango da lurraldeko diputatu orokorra bihurtu arte, 5 hiribildu konkistatu ondoren. Jokalariek Lehendakari birtualaren titulua irabaztea izango dute azken helburu bezala.

Gainera, aplikazioak jokalari guztien sailkapen orokor bat erakusten du, eta Facebookeko lagunen arteko beste sailkapen bat, beraz ziurra da hauen artean lehia eta zirikak gertatuko direla! Jokoaren helburu nagusia euskararen ezagutza bultzatzea da, eta gazteen artean inguru lokalaren jakintza handitzea. Hau horrela izanda, app-ak Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu