Teknofiloen albistegia

Pasazaite, inportazioko liburuak

Erabiltzailearen aurpegia
2012-07-13 : 11:25

Bat baino gehiagok esan du (digu), adorea behar dela gaur egun argitaletxe berri eta independente bat sortzeko. Adorea ez dakigu, baina gogoa bai, hori ziur. Eta gogoarekin hasi dugu Pasazaiten ibilbidea. 2011 urte bukaeran amestutako argitaletxe berri eta independiente hori, 2012ko udan egi bihurtu da. 

Egi bihurtu da atera berri dugun lehenengo liburuarekin: Andrej Longo idazle italiarraren Hamar.

 

Hamar, hamar istorio dira. Istorio hauetako bakoitzak, Bibliako Hamar Aginduetako bat du izenburu. Gaur egungo Napoli dute eskenatoki eta modu batera edo bestera, camorra protagonista. Liburu honen itzultzaile izan den Josu Zabaletak oso ondo azaltzen duen bezala, gutxien espero den zirrikituetatik agertzen delako beti camorra.      

Hau da Pasazaitek argitaratutako lehenengo liburua da baina gehiago ere ekarriko ditugu.

Gure liburuak inportatuak dira, mendietan zehar datozkigu artzainen baten bizkar-zorroan, itsasoz arrantzontziren baten sotoan, autobidez bidesarien ordaintokiak hozkailu-barruan sarturik igarota.

Gure mugako kabinan jasotzen ditugu, eta handik igortzen dizkizuegu zuei.

Hiru habe ditu gure etxolak:

Liburuak, hainbat hizkuntzatan etorri baina Pasazaiten denak euskarara itzuliak; konpromiso argia baitugu euskararekin eta euskal irakurlearekin.

Itzultzailea, Pasazaiteko liburuetan itzultzailea ez baita kredituetan agertzen den izen bat soilik, merezi duen garrantzia eman nahi baitiogu, leku berezi bat eman nahi baitiogu gure web orrian eta presentzia eraginkorra Pasazaiteren jardueretan.

Kalitate oneko literatura, liburu gustagarriak, ezustean harrapatuko gaituzten eta zirrara eragingo diguten liburuak. Atzerriko gaur egungo literatura, nazioartean entzute handia ez duten baina beren herrialdeetan, jatorrizko hizkuntzan, kritikaren eta irakurleen onespena irabazten jakin duten idazleen lanak argitaratzen zentratu nahi dugu.


Hemendik aurrera...

  • Liburuak ezagutu eta erosteko: webgunea
  • Gure jarraitzaile izan eta berriak jasotzeko: twitter
  • Gustuko duzula esan eta berriak jasotzeko: facebook

 

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu