Proiekzioa eta Hitzaldia: ‘Gernika Lemoizen’ eta ‘Laboa eta ikonoen eraikuntza’. Ostegunean, Donostiako Parte Zaharrean
2014-11-09 19:42
Proiekzioa, Hitzaldia eta Solasaldia:
Azaroak 13, Osteguna, 19:00etan
'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!' egitasmoaren barnean
Proiekzioa:‘Gernika Lemoizen’( dokumental laburra).
Hitzaldia: ‘Laboa eta ikonoen eraikuntza’ eta Solasaldiahizlaria eta entzuleen artean
Hizlari eta dinamizatzaile: Juan Gorostidi (Idazlea eta dokumentalaren ekoizlea)
San Jeronimoko Ekitaldi Aretoa (Liburutegi Nagusia)
'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!' egitasmoaren barnean
Gernika Lemoizen.
Lemoizen 2013an grabatutako lan honetan Laboaren Gernikaren interpretazio bat saiatu da: Manuela Carretta dantzariak bere koreografiarekin eta Irati Gorostidik bideo trataerarekin egiten dutena.

Hitzaldia: Laboa eta ikonoen eraikuntza.
Mikel Laboarekin (1934-2008) ez ohikoa den fenomeno bat gertatu da: bera da zenbait euskal kantu eta musika ezagunenetakoen sortzailea eta, aldi berean, abangoardian eta esperimentazioan txertatu litezkeen obren egilea. Bi arloak ez dira erraz uztartzen eta, nahita edo nahi gabe, egoera gatazkatsuan ipintzen gaitu bere ondarea erabiltzerakoan.
Dokumentalaren teaser-a:
Erantzunak kargatzen...