Teknofiloen albistegia

Orreaga Taldearen ekitaldia abuztuaren 15ean, Nafarroako Erresuma da Euskal Herriaren Estatua lelopean

Erabiltzailearen aurpegia
2019-08-10 : 08:15

Orreagak abertzale guztiak gonbidatzen ditu abuztuaren 15erako. Ekitaldi politikoa Pasai Donibanen izango da, Nafarroako Erresuma da Euskal Herriaren Estatua lelopean.

Abuztuaren 15 batean izan zen, hain zuzen ere, Orreagako gudua. Han mamitu zen gerora hainbat mendean herri honek izan zuen erresuma independentea: Nafarroako Erresuma.

Orduan, politikoki, erresumetan antolatzen zen mundua, gaur egun estatuetan antolatzen den moduan. Orduko erresumak, nolabait esateko, gaurko estatuak ziren. Orduan, haiek ziren errepresentazio politiko gorena, eta herri honek errepresentazio politiko gorena eman zion bere buruari.

Jakina den bezala, baina, Gaztelak –edo geroko Espainiak– eta Frantziak suntsitu egin zuten gure erresuma. Eta, harrezkero, atzean zegoen herria, gure herria, Euskal Herria, ez da bere buruaren jabe.

Herria bizirik dago, ordea, mende hauetan guztietan bi estatu arrotz horiek beren kolonizazioa eta akulturazioa azken bururaino eramaten ahalegindu arren, eta bizirik eutsi nahi diogu.

Guk Euskal Herria ez daukagu saltzeko. 

Horretarako, eta egun seinalatu hori baliatuz, urtero legez, ORREAGAk ekitaldi politikoa antolatuko du Pasaian. Deialdia bi ardatz nagusiren inguruan egingo da:

1.- Euskal Herriak autodeterminatzeko eskubidea duela:

Munduko herri guztiek bezala, Euskal Herriak ere berezkoa eta jatorrizkoa du independentziarako, erabakimen librerako edo autodeterminaziorako nazioarteko eskubide preskribaezin eta besterenezina.

2.- Nafarroako Erresumak, euskaldunon estatuak, indarrean jarraitzen duela:

VIII.  gizaldiaren bukaeran beren askatasunaren aldegure arbasoek borondate propioz eta bakean erresuma propioa sortu zuten momentutik, Nafarroako Erresuma da Euskal Herriaren estatu bakarra, biolentziaren bitartez bahitu bazuten ere inoiz uko egin ez diogun antolakuntza politiko propio eta gorena.

Beraz, herriak bizi behar duela uste dugun euskalherritar guztiok aukera ederra dugu Pasai Donibanen abuztuaren 15ean independentziaren alde gure indarrak metatzeko.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu