Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ingalaterra eta Galeseko hizkuntzen mapa

NOR ikerketa taldea
2013-03-01 14:56

The Guardianek argitaraturiko mapa interaktibo honetan Ingalaterra eta Galesko barrutietan zein hizkuntza mintzatzen den ikus daiteke.

langaugemap

Datuak 2011ko erroldatik aterata daude, eta aniztasun ukaezina erakusten dute: bi herrialdeon populazioaren % 8 ingelesa edo galesa ez diren beste hizkuntza bat dute mintzaira nagusitzat, eta 104 hizkuntza daude 15.000 hiztun baino gehiago dituztenak. Zenbait barrutitan, hiztun hauek populazioaren % 40 dira. Bestetik, ingelesaren ostean galesera eta poloniera datoz parez pare, lehenak 562.000 eta bigarrenak 546.000 hiztunekin.

Gogoratu AEBtan populazioaren % 20 dela etxean  ingelesa ez den hizkuntza batez mintzo dena (duela hogei urte baino 9 puntu gehiago).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu