Teknologia albisteak

Solasaldia: W. Hoeschele – Oparotasunaren ekonomia

Erabiltzailearen aurpegia
2012-07-26 : 13:15

Oparotasunaren Ekonomia kontzeptua ezagutzen duzue? Gaurkoan solasaldi baterako tartea hartuko dugu Donostian, Wolfgang Hoeschele-rekin batera, gai honen bueltan. Gonbidatuta zaudete!

Oparotasunaren Ekonomia edo Economía de la Abundancia izena hartzen duen kontzeptuak, laburbilduz, lehengai eta energia iturrien eskasia planteatzen ez duen ekonomia eredua da. Hau da, lehengai edo energia iturriak agortezinak direla suposatzen du, eta horren araberako ekonomia eredua bultzatu. Azken urteotan ekonomiak eredu honen arabera jokatu duela esan liteke, petrolioaren zein elikagaien eskasia planteatu gabe, eta modu ez iraunkorrean (edo jasangarrian) produzitu eta kontsumitzea bultzatuz.

 

Gai hori lantzeko, gaurkoan AEBko ikertzaile batekin bilduko gara, Euskal Herrian bixitan den Wolfgang Hoeschele-rekin (wikipedian [en]). Wolfgang doktorea da, eta Truman State University-n egiten du lan. Horrez gain, “The Economics of Abundance” liburua idatzi zuen.

 

Bakalhau-k antolatutako solasaldi baterako tartea baduzue gaurkoan. 18:30ean elkartuko gara Donostian La Perlako kafetegian gaiari bueltaren bat emateko. Utzi iruzkina hemen kontutan hartzeko, eta gurekin etorri!

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago