Teknologia albisteak
2

MountainView aplikazioa, mendizaleentzat egina

Erabiltzailearen aurpegia
2013-11-28 : 20:29
Kaleratu berria da euskarazko bertsioa duen aplikazio gutxietako bat: MountainView du izena eta eskuragarri duzue jadanik Windows Phone Marketplace-n . Esteka honi  klik egitea besterik ez duzue edozein mendizaleri gustatuko zaion mobil aplikazioaz gozatzeko.
MountainView-ren bitartez askoz hobeto ezagutuko duzu zure ingurumena, mendien izenak eta altuerak hain zuzen. Nola? bada mobila mugitzen duzun heinean, pantailaren bidez, agerian diren mendiei informazioa duten etiketak itsasten zaizkie eta horrela aurrean duzun begibista esanguratsuagoa da.  Bere funtzionamendu oinarria "Augmented Reality" delako teknologian datza, nabigadore arrunten antzera. Gainera ezarpenetan euskara jarri dezakezu aplikazioaren hizkuntza gisa.

Erantzunak

2013-11-29 : 14:28

Kaixo @mountainviewapp! Gustatuko litzaidake jakitea ea beste plataformetarako ere garapena pentsatuta daukazuen. Eta hala bada, eperik edo jakiterik bada? Mila esker

2013-11-29 : 14:46

Espero dut aplikazioko mendiak ez izatea irudikoak, ze hori Urko bada... mila metro irabazi ditu, eta Karakatek aparte antena ere galdu du bidean.

Erantzun

Sartu