Diagnostiko batek ez dauka zertan izan denaren amaiera, izan daiteke zaplada bat, espabilatzera animatzen zaituen zerbait. Nire kasuan hala izaten ari da. Bizitza bera gehiago apreziatzen ikasi dut, gertukoen laguntzarekin gehiago aprobetxatzen saiatzen naiz bizitza bera. Kirolak lagundu dit baita ere. Pixkanaka hasi nintzen igerian eta urtebetera Zegama-Aizkorri mendi maratoia amaitu nuen. Horren aitzakian 150 kamiseta saldu nituen senide eta lagunen artean, eta etekina ADEMGIri eman nion, Gipuzkoako esklerosi anizkoitza dugun pertsonen elkarteari.
Aurten erronka berria daukat: Gipuzkoako herri denak bisitatzea bizikletan eta aprobetxatuko dut esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde dirua biltzeko, irabazia Biodonostiari emanaz. Gipuzkoako 89 udalerriak bisitatuko ditut, presa barik, Gabonetan hasi eta urtarrilean zehar, dozena bat egunean.
Irudian ageri den materiala salduko dut: kamisetak, maillotak, kuloteak eta bizikletan ibiltzeko txapelak. Bizi.eus-en daukazu produktuen eta eskaria egiteko informazio gehiago.
Bidean zehar ezagutu eta elkarrizketatu nahi ditut bizitzan kolperen bat jaso arren euren pentsamolde optimista edota kirolari esker egoerari buelta eman dioten pertsonak. Halako kasuren bat ezagutzen baduzu, bidali mezu bat mesedez.
Erantzun
Sartu