Teknologia albisteak

Hirian kaskoa derrigortzea nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-14 : 19:25

Espainiako Trafiko Zuzendari Nagusiak zirkulazio araudian egin nahi duten aldaketa zabaldu du. Hirigunean txirrindularion jarduna arautzea du helburu, besteak beste, aldaketak.  Eta hartzea nahi dituzten neurrietatik bi dira bereziki polemikoak: kaskoaren derrigorrezko erabilera eta galtzadan eskuman mantendu beharra. Bi neurrion aurkako argudio argiak zabaldu dituzte bizikletazaleen kolektiboek.

Kaskoaren derrigorrezko erabilera

Artikulu honetan primeran laburtu dituzte hirian kaskoa derrigorrez erabiltzeak izango lituzkeen onuren mitoak, hemen laburtuta:

  • Bizikletazaleok ez gaude kaskoaren aurka. Ia denok darabilgu herriz kanpoko irteeretan. Hirian bere erabilera legez behartzearen aurka gaude.
  • Demostratuta dago txirrindulariok oinezko eta auto-bidaiariek baino garezurreko lesio gutxiago izaten ditugula (hemen datu gehigarri batzuk).
  • Kaskoa derrigorrezkoa bilakatu den tokietan bizikletaren erabilpena jaitsi egin da.
  • Geroz eta txirrindulari gutxiago gure errepideetan, orduan eta istripu gehiago daude.

Eta Europan, zer egiten dute?

Begiratu esteka honetan ageri den laburpen-taulari. Bertan ikusiko duzu bizikletaren erabilpen-tasa handia duten herrialdeetan kaskoa ez dela derrigorrezkoa. Belgikan eta Holandan kaskoa erabiltzea gomendatzen dute, baina ez da beharrezkoa.

Halako diskusioetan ibili beharrean ez litzateke hobe mugikortasun jasangarriaz hitz egitea?

Erantzun

Sartu