Azkoitia, euskaraz bizi den herria, euskaratik ere bizi ote den galdeginez, herriko egoeraren berri izan nahi zuen Azkoitiko
Maxixatzen Euskara Elkarteak. Hizkuntza kontuetan non gauden, nora joan nahi dugun eta gerora beharko dugunari buruzko ikerketa lana dakargu eskuartean. Azken hilabeteetako emaitzak aurkeztuko dira datorren apirilaren 18an.
Herritarren ekarpenez osatutako lanaren aurkezpenerako gonbidapena duzu hau eta nondik abiatzen garen jakinda, etorkizunean elkarren ondoan aritzeko proposamena.
- Eguna: 2013ko apirilaren 18a
- Tokia: Azkoitiko Kultur Etxea
- Ordua: 20.00 - 21.30
Hona hemen, aurrerapen gisa, duela urtebete egindako bideo bat, proiektuaren lehenengo urratsak azalduz.
Erantzun
Sartu