Marimaistra
Euskaldun ganorabakoen kezkak eta zalantzak argitzeko prest! Ergatiboaren indarrak argi egin diezazuela!
None
Futbolean jolastu?!?
Ai ederrok! Futbolari bat ikusi dut gaur telebistan… Mikel Gonzalez… futbol ‘jolaslaria’ omen da Mikel, etengabe esaten baitu futbolean ez duela asko jolasten, jolasteko gogoz dabilela… Mesedez eta faborez!!! Futbolean jokatu egiten da! Jo-ka-tu!!!
Kutxara?!?
Kaixo ederrok, zer moduz?!? Badakizue zer? Astero-astero harritzen nauzue, hori da kapazidadea!!!
Malen txizatu egiten da!
Tira, gaur Arratek deitu dit, Algortatik. Esan dit oso kezkatuta dagoela, bere alabaren irakasleak deitu diolako, esanez neskatoa txizatu egiten dela klasean. Ines Osinagaren bota gorrien izenean!!! Neu ere kezkatuko nintzateke nork eta irakasle batek hori esanez gero!!!
Zer egin Irun euskalduntzeko?
Mac ala Windows?
Lagunek erdaraz egiten didate!
Ai maitiok! Nola maite ditudan euskaldun gazteak, eta nolako buruko minak ematen dizkidaten!!! Ikusi zer pasatu zaidan: Nahiak Whatsapp mezu bat bidali dit 668 88 91 92 zenbakira, eta zera esan dit:
Atarrabiatik ikusi nahi zaitut!!!
Kaixo ederrok! Zer moduz? Enekok deitu dit gaurkoan. Nire zale amorratua dela esan dit halako ahots serio ta sakonarekin, ze poza!!! Baina arazo bat ere badu gaixoak: telebistan ikusi nahi nau, baina Atarrabian bizi denez, han ez du euskarazko telebistarik ikusteko aukerarik.