Teknologia albisteak

‘Kantu leunak nahi nituzke jarri…’

2013-06-21 : 11:13
Inpotentzia, amorrua eta injustizia. Hauek dira M4Fk lan erregulazio espedientearen berri eman zuenetik gure erredakzioan gehien entzun diren hiru hitzak.

Nazkatuta gaude, haserre, umilduta…

Bien bitartean, zuzendaritzak ez du enpresa sortu zutenean abiatutako bidetik aldendu nahi, eta ohiko jarrerari eutsiz, langileon eskubideak urratzen eta gizatasunik gabe jokatzen jarraitzen du. Katamalok bere abestietako batean dioen bezala… “zein gozoa den pozoia, erreinua oraleku duenarentzat”, hots, zein erreza den langileak zapaltzea tronuan eserita dagoenarentzat.



Eta hori da azkenaldian uneoro erakutsi digutena. Horren adibide gisa, mila kantu bururatzen zaizkit, baina berriro ere Gorka Urbizuren hitzekin geldituko naiz, oraingoan, ordea, Berri Txarraken abesti batekin:

“Hitza kendu egiten du

elkarrizketatik hitzik ez dakien ezjakinak

zarata egiten du argumentu gabe

geratu ohi den ahoberoak

baina bizirik gaude eta

jada haserretzen hasiak”

Hau da behin eta berriro gertatzen zaiena. Ez dute argumentutik, ahoberoak dira, ez dute arrazoibiderik ezta arrazoirik ere, eta guzti horrek haserretu egiten gaitu.

Horregatik, eta Garik aspaldi oihukatu zuen bezala… “Hau dena aldatu nahi genuke, soilik amorrua sentitzen dugulako”.



Argi dugu konponbidea ez dagoela gure esku, eta beraz, “hau dena aldatzea” ez dela lan erreza izango, baina borroka honetan guztiok elkarrekin gaudela erakutsi diegu, eta horrek harrotu egiten nau.

Ferminek zioen moduan, eta euskaldunok ongi asko dakigunez, “Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko”, eta espero dut dagokiguna defendatzen dugun lantalde honen heriotza ere pentsa baino urrutiago egotea.



Nahikoa gaurkoz!!! Hau hasi baino ez da egin. Des-Kontrolen kantu batekin uzten zaituztet! “Duintasunez Eutsi (Amorerik eman gabe)”:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago